IDENTITARTEAK
Gilkitxaro
Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da. 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote oraindik. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, haien identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen muntaian. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.
Fitxa artistikoa
Testua: Lutxo Egia
Dramaturgia eta zuzendaritza: Gilkitxaro
Antzezleak: Ane Zabala, Galder Perez, Aitor García de Vicuña (Gartxito)
Argiztapena: Ruben Martínez Blanco
Soinu espazioa: Aitor García de Vicuña (Gartxito)
Jantziak eta eszenako elementuak: Ramona Bilbao Izagirre
Kartela: Gontzal Gutierrez
Kudeaketa: Taula

Agenda
Apirilak 21 · 20:00
Kotxepin kultur etxea (Lemoa)
Ekainak 30 · 20:00
La Fundición (Bilbo) Zinegoak 23
Abuztuak 10 · 19:00
Iruñeako antzerki eskola (Iruñea)
Urriak 20 · 19:00
Lizarra zinema aretoa (Lizarra)
Urriak 25 · Zehazteke
Muxika
Azaroak 26 · Zehazteke
Lesaka



