Lan kudeaketa
Arlo artistikoaz bakarrik arduratu zaitezen, Taulatik zure proiektuaren lan-kudeaketarekin lagunduko dizugu.
Lan- eta administrazio-kudeaketa guztiaz arduratzen gara, kontratuak, altak eta bajak, nominak, SEPEri ziurtagiriak, kontratuaren jakinarazpenak eta fakturak egitea.
Zubi izan nahi dugu programazioaz arduratzen diren pertsonen eta zure artean. Kontratuak, aurrekontuak, fakturak, etab… gauzatzen lagunduko dizugu.
Izapideak guk egingo ditugu, zuk sortu.
Zergatik Taula?
Sektorea ezagutzen dugu
Urteak daramatzagu sektorean lanean eta berezitasun guztiak ulertzen ditugu.
Arte-arloko lan-ezagutzak ditugu
Sektore honek ezaugarri espezifiko asko ditu, baina batek ere ez digu ihes egiten.
Kalitatezko zerbitzua
Prozesuaren nondik norakoak esango dizkizugu, prozesuaren parte zarelako.